Willy Wonka

Willy Wonka
Argitalpena
SortzaileaRoald Dahl
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueratxokolategilea

Willy Wonka fikziozko pertsonaia bat da, Roald Dahl britaniarrak 1964. urtean sortua. Idazle horrek haurrentzat eta helduentzat sortu izan ditu liburuak, eta horietako bietan azaltzen da Willy Wonka: Charlie eta txokolate-lantegia eta Charlie eta kristalezko igogailu erraldoia liburuetan, alegia.

Bere sortzaileak dioenez, ez da txokolatearen erregea soilik, baita munduan zehar asko bidaiatu duen pertsonaia ere. Gizon argia da, berak badaki Charlie dela bere txokolatezko fabrika aurrera eraman dezakeen bakarra. Gainera, gizon argia da, momentu zehatzetan ekintza aproposak egingo dituzten pertsona egokiak lortzeko doaina dauka.[1]

Hori ezik, Willy Wonka pertsonaia barnerakoitzat har dezakegu, beste pertsonaiengandik urruntzen da eta bere aurpegia betaurreko handi batzuekin ezkutatzen du (Tim Burton- en bertsioan). Saltzaile bilakatuta, ospea jaso zuen ezinezko produktu batzuen garapenari esker. Adibidez, urtzen ez diren izozkiak, zaporea galtzen ez duten gozokiak... haren gozoek hain famatuak bihurtu ziren non bere lantegia ireki zuen. Mundu osora zabaldu ziren Wonka gozoak.

  1. Willy Wonka - Roald Dahl. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy